Zuk nauzu, Jauna, beiratuko
Salbamendua dut gerriko.
Dohatsu zinez bere gaizkitik garbi dena,
Baitu guzien barkamena.
Dohatsu zinez hoben gabetu den gizona,
Hak adiskide baitu Jauna.
Zuk nauzu, Jauna, beiratuko
Salbamendua dut gerriko.
Aitortu dautzut egina nuen bekatua,
Ez dut erdizka salatua.
Erran dut erran : « Aitortuko dut nik egina,
Barka zadazun, Jainko Jauna ».
Zuk nauzu, Jauna, beiratuko
Salbamendua dut gerriko.
Eta zuk, Jauna, kendu dautazu bekatua,
Behin, betikotz barkatua.
Gizon zuzenak, pitz, Jauna baitan, bozkaria !
Bihotz garbiak, hau loria !
Zuk nauzu, Jauna, beiratuko
Salbamendua dut gerriko.
Iratzeder