88. B. Zin egin duzu. 4. ig.

Partitura

Hitzak: Iratzeder

Doinu: G. Lertxundi.

Zure betiko bihotz ona, dut aipatuko beti, Jauna.
Zin egin duzu : Dabidekin naiz bat egina
Hura da hura nik hautatua den gizona.
Sekulako naiz zure semeen Jainko Jauna ;
Zure alkia menderen mende dirauena.

Zure betiko bihotz ona, dut aipatuko beti, Jauna.
Deituko nauzu ni : Zu, nere Aita, nere Jauna,
Nere harroka, beti nere zain bazaudena !
Izanen da bai hortakotz premu nik egina,
Eta lurreko jaun erregetan handiena.

Zure betiko bihotz ona, dut aipatuko beti, Jauna.
Harentzat dutan amodioa betikoa,
Harekilako batasun hura berme doa.
Izanen duen ondorengoa betikoa,
Haren alkia iguzkiaren parekoa.

Zure betiko bihotz ona, dut aipatuko beti, Jauna.

Abenduko 4. Igandea B.

88. Salmoa L.a. 111 / S.a. 17