22. Jauna dut artzain

 

Partitura

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean
Ur bazterreko pausa-lekurat banerama,
Pitz dakitan hor pitz arima.
Haren ondotik, bide zuzenez ni banoa:
Haren izena zoin gozoa.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean
Zuhauk dautazu ezartzen neri mahain xuri,
Etsai guzien harrigarri.
Ixurtzen duzu nere bururat usain ezti
Basoan badut gaindiz gaindi.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean
Nik zoriona eta grazia ditut lagun,
Nere bizian gau ta egun.
Banago-eta, Jaun zerukoa den etxean,
Epe luzerik luzenean.

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean

Iratzeder

Urteko 34. Igandea : Kristo Errege A 22. Salmoa
L-A. 10 / S-A. 2