{"id":6855,"date":"2024-01-29T11:03:48","date_gmt":"2024-01-29T10:03:48","guid":{"rendered":"http:\/\/fedeola.eus\/?p=6855"},"modified":"2024-01-29T21:04:47","modified_gmt":"2024-01-29T20:04:47","slug":"6855","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/fedeola.eus\/?p=6855","title":{"rendered":"2024an ere baikor?"},"content":{"rendered":"<!--[if lt IE 9]><script>document.createElement('audio');<\/script><![endif]-->\n<audio class=\"wp-audio-shortcode\" id=\"audio-6855-1\" preload=\"none\" style=\"width: 100%;\" controls=\"controls\"><source type=\"audio\/mpeg\" src=\"http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/20012024_jainkoa_bizia_jendea_2024-01-11_mandio_24-ere-baikor.mp3?_=1\" \/><a href=\"http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/20012024_jainkoa_bizia_jendea_2024-01-11_mandio_24-ere-baikor.mp3\">http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/20012024_jainkoa_bizia_jendea_2024-01-11_mandio_24-ere-baikor.mp3<\/a><\/audio>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\">\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Jendeak baitezpadakoa du <b>itxaropenean eta elkartasunean<\/b> oinarritzea bere ibilmoldea. Dena pikutara doalako sentimenduak ez garamatza inora. Entzunez gerla solasak eta ikusiz populazioen sufrikarioak <i>\u201cNora doa gaurko mundu nahasi hau\u201d<\/i> galdetzen dio bere buruari baten batek. Batzu harritzen ere dira <i>\u201cGerla, Jesusen Herrian ere!\u201d<\/i> iduri eta orai arte, urtez urte, palestinarrek jasana ez dela konta.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Gerla kontu, atxikiko dugu itxaropena, ez baita maluruski berria munduaren historian eta lehenago ere egin baitira sarraski ezin erranak. Normaltzat hartzen zirenak garai batean. Orai bederen salatzen dira,<b> kondenatzen eta batzuetan gaztigatzen. <\/b>Hobetze bat nonbait.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Aldiz <b>kezka berriak<\/b> sortzen zaizkio gaurko gizarteari, bertzeak bertze:<b> AA<\/b> edo Adimen Artifiziala. Nola menean atxik gure burumuinen ahalak gaindituko dituen indar hori, anitz gauza faltsu sor bai litzake, egia eta egiazkoa bezain sinesgarriak. Nola bereiz?Nola kontrola ondorioak?<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Bertze kezka larri bat: klima aldaketa edo gizakiaren eraginez hondatua izan den <b>Izadiaren asaldatzea<\/b>. Zer egin? Bakotxak bere neurrian ikas dezala zer den egokia eta araberako urratsak eman ditzala. Amets handiegia liteke ote AA hori baliatzea aterabideen aurkitzeko?<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Bere mundu huntako historia luzean jendeak badu gauza eder frango eginik. Tzarrik ere. Horietarik batzu gogo onez, ez jakinean. Hala nola mundua konkistatzen hasi ziren garaian, ustez zibilizazioa ekartzen ziotela \u201csalbai\u201d gaizoei. 1493an Alexandro VI orduko Aita sainduak, \u201c<b>inter Ceatera\u201d bula<\/b> zabaldu zuen, mundua bitan zatitzen zuena, mendebaldea portugesentzat, sortaldea espainolentzat! Bost axola hango biztanleez! Jules II Aita sainduak berretsi zuen tratu bera 1506an. <b>Geroztik Aita Sainduen pentsamoldeak ere hobetu dira!<\/b> Atxik beraz itxaropena eta ez gal umorea Etxekopar Mixelen gisan. Huna zer erranarazten dion delako Aita Sainduari <i><b>\u201cKetariatik mundura\u201d<\/b><\/i> nano pastoral berezi bezain zoragarrian:<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><i>Gaztela eta Portugaleko erregeen ikustera et caetera et caetera\u2026<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><i>Bai eta Tordesillasko mahats odolez gozatzera etc etc etc<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><i>Haizu naizenaz gainen Jainkoaren izenean mintzatzera etc etc etc<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><i>Zabaltzera noakizue ene \u00ab Bula Inter Caetera \u00bb etc etc etc<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Lehen egiten zituzten hutsak ustekabean, orai ere egiten dituzkegu. Bihotz onez jokaturik ere. Hala ere, eraman ditzagun gure heineko borrokak, izan lurraren edo egoitzen prezioeri buruz, etorkin, pobre eta zapalduen laguntza sailean, euskararen garatze xedeetan eta abar&#8230;<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Azken gai hori beti pil-pilean dago, hala nola Seaskaren arazoak herriko etxe zonbeitekin. Aterabideak lortuko dira goiz edo berant, anartean militanteak higatzen ari mobilizazio eta ekintzetan.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-6856\" src=\"http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/ikastola-bai.jpg\" alt=\"\" width=\"940\" height=\"676\" srcset=\"https:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/ikastola-bai.jpg 940w, https:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/ikastola-bai-300x216.jpg 300w, https:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/ikastola-bai-768x552.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 940px) 100vw, 940px\" \/><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"JUSTIFY\">Batzuetan besta egiteko parada badago ere eta indarberritzeko baliagarri izaten da. Hona <b>Mixel Etxekopar <\/b>artista arraroaren<b> <\/b>bertsu baikorrak, Senpereko <b>Kattalin Elizalde<\/b> kolegio berrian iragan den besta egunekoak, Etxahun Iruriren <i>\u201cAi zer plazera\u201d <\/i>doinuan.<\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Sortu ta egin, sorgin ta lotu,<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>ez hamahiru, hameka. <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Mugarik ez da kolegio hortan<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>borrokan ere bai besta! <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Sor-gintza hortan Xiberotarrak <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>laketzeko lanik ez da. <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Zorte ona zen denetan sendi<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>zuen soak ikus eta.<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Xalbador, Manex, Piarres, Estitxu <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>denak jarri ziren alde, <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Arbasoa ere konbokatuz <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>berpizturik Etxepare! <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Haurride berriaren sortzean<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>hasi ziren airez aire, <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Honki jina zu sortuz egina <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i><b>Kattalina Euskaralde!<\/b> <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Xiberotarrek ekarri zuten<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>beren hazia honaino. <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Gure Etxahun Barkoxe <sup>1 <\/sup>eta<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Juan Sebastian Elkano <sup>2<\/sup>. <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Pastoral koblaz anitzez hobe<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>itsasoz galtzea baino, <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Mundu bira bat poetisatuz<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>gure hitzen muineraino.<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i><b>Lurretik bizia datorrela<\/b><\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i><b>bizidun oro senide. <\/b><\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Urak ere bai bere dohaina<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>aintziratik labur bide, <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Auzo legean auzo lanean,<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>mila ta hameka kide, <\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>Han ginen eta berriz izanen<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>haraino pozik <b>gaki ge! <\/b><\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"CENTER\"><i>&#8230;.<\/i><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"LEFT\"><span style=\"font-size: small;\"><i><sup>1 <\/sup>Goizeko emanaldian. <\/i><\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"LEFT\"><span style=\"font-size: small;\"><i><sup>2 <\/sup>Arratsaldekoan.<\/i><\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\" align=\"RIGHT\"><span style=\"font-size: small;\"><i>Mandio<\/i><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jendeak baitezpadakoa du itxaropenean eta elkartasunean oinarritzea bere ibilmoldea. Dena pikutara doalako sentimenduak ez garamatza inora. Entzunez gerla solasak eta ikusiz populazioen sufrikarioak \u201cNora doa gaurko mundu nahasi hau\u201d galdetzen dio bere buruari baten batek. Batzu harritzen ere dira \u201cGerla, Jesusen Herrian ere!\u201d iduri eta orai arte, urtez urte, palestinarrek jasana ez dela konta. Gerla &hellip; <a href=\"https:\/\/fedeola.eus\/?p=6855\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">2024an ere baikor?<\/span>  <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[5,63],"tags":[],"class_list":["post-6855","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-helduak","category-jainkoa-bizia-jendea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/6855","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=6855"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/6855\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6865,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/6855\/revisions\/6865"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=6855"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=6855"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=6855"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}