{"id":6758,"date":"2023-02-27T14:03:56","date_gmt":"2023-02-27T13:03:56","guid":{"rendered":"http:\/\/fedeola.eus\/?p=6758"},"modified":"2023-04-28T10:33:43","modified_gmt":"2023-04-28T08:33:43","slug":"peio-ospital","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/fedeola.eus\/?p=6758","title":{"rendered":"KLERIKALISMOA, KATOLIZISMOAREN EHORZLE OTE?"},"content":{"rendered":"<!--[if lt IE 9]><script>document.createElement('audio');<\/script><![endif]-->\n<audio class=\"wp-audio-shortcode\" id=\"audio-6758-1\" preload=\"none\" style=\"width: 100%;\" controls=\"controls\"><source type=\"audio\/mpeg\" src=\"http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/11032023_jainkoa_bizia_jendea_2023-03-02_peio_ospital.mp3?_=1\" \/><a href=\"http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/11032023_jainkoa_bizia_jendea_2023-03-02_peio_ospital.mp3\">http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/11032023_jainkoa_bizia_jendea_2023-03-02_peio_ospital.mp3<\/a><\/audio>\n<p align=\"JUSTIFY\"><a name=\"translation_box\"><\/a> Klerikalismoa ongi ulertzeko eta huntarik libratzea zoin neke (batzuentzat ezinezkoa) izango den neurtzeko, haren sorburuetara jo behar da, eta ulertu behar da klerikalismoa nolaz den gaur egun \u00ab\u00a0sistema\u00a0\u00bb katolikoaren parte. Parada hau 2023ko urtarrilaren ondarrean S<b>aint-Merry Hors-les-Murs<\/b> webgunean agertu Michel Bouvard-en artikulu batek emaiten dauku, izenburu honekin: <i><b>\u00ab\u00a0Le cl\u00e9ricalisme sera-t-il le fossoyeur du catholicisme?\u00a0\u00bb<\/b><\/i>, Robert Picard-ek iragan otsailaren 11an gehitu osagarri zonbaitekin. Gogoeta horiek ahal bezain leialki bi artikulutan zuenganatzeko asmoa dut, eta huna hemen lehena.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Klerikalismoa bigarren eta hirugarren mendeetan agertzen da, eta ordezkapenaren teologian oinarritzen da, <i>\u00ab\u00a0Jesus Mesiastzat ez onartzeagatik eta juduek gurutze batean Bera garbitu izanik zuten hobenduntasunagatik, Jainkoak promesaren eta antzinako batasunaren herria arbuiatuko zuela argudiatuz. Azken hauek ezeztatuz, Jainkoak Israel zaharraren (<\/i>vetus Israel<i>) ordez Israel berri bat jarriko zukeen (<\/i>verus Israel<i> \u2013 Israel egiazkoa), batasun \u00ab\u00a0berri\u00a0\u00bb baten eta promesaren arra-formulazio baten bidez \u00a0\u00bb <\/i> (Lo\u00efc de K\u00e9rimel &#8211; \u00ab\u00a0<i>En finir avec le cl\u00e9ricalisme<\/i>\u00a0\u00bb \u2013 \u00c9d. du Seuil).<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Bere burua herri hautatu berritzat hartuz, Eliza kristauak herri juduak kudeatzen zuen hierarkia-sistemaren ezaugarri guziak biltzen ditu: hara bere burua sakratutzat (Jainkoarekin lotura zuzena duena) eta herriaren gaineko boterea duen apez kasta goren baten agerpena. Lehenbiziko kontzilioek (Nikea 325ean, Konstantinoplako lehen kontzilioa 381ean), Konstantino eta bere ondokoek Eliza sortuberriak osatzen duen indar moralean bermatzeko duten borondate argiari uztartuz, kleroen eta laikoen arteko hierarkia eta segregazioaren nozio hau finkatuko dute.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Bestalde, juduen errituetan hain presente dagon <b>garbi-lizunaren nozioa<\/b>, nahiz eta Jesusek Ebanjelioetan etengabe kritikatzen duen, Elizaren baitan aurkitzen da eta, aldi berean, <b>gizon-emazteen segregazioa<\/b>ren abiapuntua da, emaztea, erlisione anitzetan bezala, izaki lizuna delarik (hilabetekoak), eta <b>zelibatoaren justifikazioa<\/b>: sakratua bihurtzeko, gizonak uko egin behar du emaztearekin niholako harreman sexualik izaiteari; sakratua, nolabait, zelibato horren ordaina bihurtzen da; gisa hortan, zelibato eta sakratu kontzeptuak loturik daude.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">X. mende ondarreran, XI. mende hastapenean, mendebaldeko Eliza egoera tristean dago. Apezpikuak eta apezak, printze eta jaunek izendatzen dituzte, eta hautagaiak, gehienetan, Ebanjelioarekin zerikusi handirik ez duten dohainengatik hautatzen dira. Aita Saindua enperadore germaniarraren azpiko dago. 964an, Joanes XXII.a aita saindua, Oton I.a enperadorearen kreatura, hiltzen da, emazte ezkondu bat bahitzen ari zenean. Apez gehienak ezkonduak dira, eta apez-karguak aitatik semera pasatzen dira. Apezpikuek eta apezek karguak erosten dituzte.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><a name=\"translation_box1\"><\/a> Eskua berriz hartu behar da. Arra-eskuhartze hau gogorki eramana izanen da, basaki ez erraiteko. 1057 eta 1080 bitartean, Esteban IX.a, Nikolas II.a, Alexandro II.a eta, bereziki, Gregorio VII.a aita sainduek, printzeen nagusitasunetik libratzea ardietsi zutenak, erreformaren funtsa inposatzen dute. Orduan, indarrean sartzen da \u00ab\u00a0<b>Gregoriar Erreforma<\/b>\u00a0\u00bb bezala ezagutzen dena.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Kardinalek bakarrik izendatzen dute aita saindua, enperadorearen esku-hartzerik gabe. Apezpikuen eta ere subiranoen gainean duen aginpidea baieztatzen da. Zelibatoa apez guziei inposatua da. Ezkonduak emaztearenganik berexi behar dira (beren ezkontzak baliogabetzat jotzen dira). \u00ab\u00a0Simonia\u00a0\u00bb (eliz-karguen sal-eros ahalmena) zorrozki debekatua da. 1123an, Latran I.aren kontzilioak eraikina berresten, indartzen eta kodifikatzen du.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Gisa hortan, sistema zentralizatu bat ezarri da, autoritarioa, kleroen eta laikoen arteko haustura sakon bat duena. Desbideratze horiek, ebanjelioko mezuari begira, oraino indarturik aterako dira Kontra-Erreformatik (Trentoko kontzilioa 1542an). Hunek, klerikal hierarkia sistema sendotzen du, berdin kleroen eta laikoen arteko banaketa: fededun soilei ezinezkoa zaiote jainkozkoarekin harremanetan sartzea apez-sakrifikatzaileen bitartekaritzatik pasatu gabe. Sistema hunek kasik milurteko bat iraun du eta zorroztasun gorena ezagutu du Pio IX.a eta Pio X.aren pontifikutzekin eta Vatikanoko I. Kontzilioarekin (1869-1870).<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Ondoko aldian ikusiko dugu \u00ab\u00a0sistema\u00a0\u00bb hau nola errotua dagon gaur egungo ibil-moldetan, politikaraino.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><i><b>Peio Ospital \u2013 2023\/03\/02<\/b><\/i><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><a href=\"http:\/\/fedeola.eus\/?page_id=6762\">Peio Ospitalen kronikak: Aurkibidea<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Klerikalismoa ongi ulertzeko eta huntarik libratzea zoin neke (batzuentzat ezinezkoa) izango den neurtzeko, haren sorburuetara jo behar da, eta ulertu behar da klerikalismoa nolaz den gaur egun \u00ab\u00a0sistema\u00a0\u00bb katolikoaren parte. Parada hau 2023ko urtarrilaren ondarrean Saint-Merry Hors-les-Murs webgunean agertu Michel Bouvard-en artikulu batek emaiten dauku, izenburu honekin: \u00ab\u00a0Le cl\u00e9ricalisme sera-t-il le fossoyeur du catholicisme?\u00a0\u00bb, Robert &hellip; <a href=\"https:\/\/fedeola.eus\/?p=6758\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">KLERIKALISMOA, KATOLIZISMOAREN EHORZLE OTE?<\/span>  <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[5],"tags":[],"class_list":["post-6758","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-helduak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/6758","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=6758"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/6758\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6805,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/6758\/revisions\/6805"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=6758"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=6758"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=6758"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}