{"id":1107,"date":"2017-07-05T15:25:34","date_gmt":"2017-07-05T13:25:34","guid":{"rendered":"http:\/\/fedeola.eus\/?p=1107"},"modified":"2017-07-06T14:59:35","modified_gmt":"2017-07-06T12:59:35","slug":"behar-ordu-berezietan-bukatzekoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/fedeola.eus\/?p=1107","title":{"rendered":"Behar ordu berezietan"},"content":{"rendered":"<h2>Elizarentzat<\/h2>\n<p>Jainko Jauna,<br \/>\nEliza osoa saindu egiten duzu<br \/>\nherrialde guzien artean :<br \/>\nixur, otoi, mundu zabalean<br \/>\nzure Izpirituaren dohainak,<br \/>\nzure bihotz onak Ebanjelioaren hastapenean<br \/>\negin zuena<br \/>\norai ere eman eta zabal dezan<br \/>\nfededunen bihotzen bidez.<\/p>\n<h2>Fedea zabal dadin<\/h2>\n<p>Jainko Jauna,<br \/>\nzure Semea igorri duzu mundurat egiazko argi :<br \/>\nixur, otoi, hitzeman duzun Izpiritua,<br \/>\ngizonen bihotzetan egiaren hazia erein-eta<br \/>\nfedearen aitormena sortaraz dezan.<br \/>\nHola bataioaren bidez bizi berrirat sorturik,<br \/>\ndenek ardietsiko dute zure herri<br \/>\nbakarrean sartzea.<br \/>\n<em>(Aldareko Liburutik)<\/em><\/p>\n<h2>Eukaldunentzat<br \/>\nJende guzientzat<\/h2>\n<p><a href=\"http:\/\/fedeola.eus\/?p=1122\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Xalbador: Otoitzez<\/a><\/p>\n<!--[if lt IE 9]><script>document.createElement('audio');<\/script><![endif]-->\n<audio class=\"wp-audio-shortcode\" id=\"audio-1107-1\" preload=\"none\" style=\"width: 100%;\" controls=\"controls\"><source type=\"audio\/mpeg\" src=\"http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Otoitzez.mp3?_=1\" \/><a href=\"http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Otoitzez.mp3\">http:\/\/fedeola.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Otoitzez.mp3<\/a><\/audio>\n<p>Jaun Zerukoa, otoitzez gaude konfidentzia betean :<br \/>\namodioa pitzaraz-azu gure sort-herri maitean,<br \/>\nzure lekuko agertuz beti, bizi gaitezen bakean,<br \/>\nbatek bertzea errespetatuz, batasun sendo batean.<\/p>\n<p>Eta ogia sortaraz-azu gosea dagon lekuan,<br \/>\ngure gidari daudenak aldiz lagundu beren karguan,<br \/>\nizan dezaten bihotz bat eta argi bizi bat buruan,<br \/>\negia eta zuzentasuna heda ditezen munduan.<\/p>\n<p>Egizu, otoi, libertatea nehork ez dezan kondena,<br \/>\neta ez ahantz hobenik gabe estekan eman dutena,<br \/>\nzuhauren edo herria gatik pairatzen ari duena,<br \/>\nmundu guzian errespetatu dezan gizonak gizona.<\/p>\n<p>Bada hoinbertze sofrikario eta hoinbertze behartsu,<br \/>\nzure eskua izan dadila denen alderat indartsu ;<br \/>\nmundu huntako behar-orduen berri ongi baitakizu,<br \/>\nkomeni bada, solegi diten, Jainkoa, zerbait egizu !<br \/>\n(<em>Xalbador: Otoitzez)<\/em><\/p>\n<h2>Familiarentzat<\/h2>\n<p>Jainko Jauna, familiak zu baitan du<br \/>\nbere oinarri sendoa :<br \/>\negizu gure familia izan dadin<br \/>\nzure Semeari eman zinionaren idurikoa.<br \/>\nEmaguzu elgarrekin maitasunean bizitzea,<br \/>\ngure lurreko pidaian Izpirituak sustaturik,<br \/>\negun batez denak zure argiaren beterat<br \/>\nhel gaitezen.<\/p>\n<h2>Haurrentzat<\/h2>\n<p>Jauna, zuk eman dauzkiguzun haurrak<br \/>\nzure haur ere egin dituzu bataioaz :<br \/>\nemozute, otoi, gorputzeko eta arimako osagarria,<br \/>\nberen bihotz guziaz maita zaitzaten<br \/>\neta beren indar guziez zure nahia egin dezaten.<\/p>\n<h2>Edozoin behar-ordutan<\/h2>\n<p>Jainko guziahaldun eta urrikalkorra,<br \/>\nbihotz onez ikus<br \/>\nezinbestean gauden zure haurrak :<br \/>\narin zazu gure nekea, azkar gure fedea,<br \/>\nzure aita-bihotz onean<br \/>\nbeti fidantzia osoa izan dezagun.<\/p>\n<h2>Lanaren galdegiteko<\/h2>\n<p>Jauna, lanaren bidez jendea jendeagotzen duzu,<br \/>\neta jendeen bidez ari zira<br \/>\nzuhaurek egin gauza miresgarrien edertzen :<br \/>\negizu, otoi, denek izan dezaten behar duten lana,<br \/>\nhari esker ohoreki biziz<br \/>\nbatzu besteen zerbitzari jar daitezen.<\/p>\n<h2>Eguneko lan eta ekintzen eskaintzeko<\/h2>\n<p>Jauna, gauza guzien hastapena eta azkena,<br \/>\nzure Izpirituak aitzint eta lagunt ditzala<br \/>\ngaurko ene urratsak,<br \/>\nzurekin hasi lan eta ekintzak<br \/>\nzurekin burura ditzadan.<br \/>\n<em>(Aldareko Liburutik)<\/em><\/p>\n<h2>Zapalduentzat<\/h2>\n<p>Jauna, zure seme-alaba guziak maite dituzu :<br \/>\nbegi onez ikus ihes egin dutenak,<br \/>\ndesterratuak, langile arrotzak,<br \/>\npresunerrak, torturatuak,<br \/>\nbazterrerat utzi eta zapaldu guziak ;<br \/>\nbihozberri nezazu<br \/>\nene haurride horiek onets eta lagunt ditzadan<br \/>\nmerezi duten eta nahi duzun bezala.<\/p>\n<h2>Erientzat<\/h2>\n<p>Argia apaldua da, zaude gurekin, Jauna.<br \/>\nLorik egiten ez duena beila zazu :<br \/>\nZu zira argia.<br \/>\nSofritzen duena bakean finka zazu :<br \/>\nZu zira bakea.<br \/>\nEzin jasana duena goxa eta azkar zazu :<br \/>\nZu zira goxoa eta indarra.<br \/>\nBakarrik dagona maiteki susta zazu :<br \/>\nZu zira Maitasuna.<br \/>\nLo dagona begira zazu :<br \/>\nZu zira Esperantza.<br \/>\nZaude gurekin, Jauna :<br \/>\nZu zira Bizia.<\/p>\n<h2>Eriak beretzat<\/h2>\n<p>Jesus Jauna, nekez otoitz egiten dut :<br \/>\ngaitzak eta nahigabeek lehertzen naute.<br \/>\nBainan zuk ere kurutzean sofritu duzu.<br \/>\nZaude enekin.<br \/>\nZure gain har-azu ene ezina.<br \/>\nZure Izpirituak ekar dezadala argi eta indar.<br \/>\nBadut fidantzia zurekin sofriturik<br \/>\nzurekin ere biziko naizela bozkarioan betikotz.<br \/>\nZu, ene Salbatzailea, ene bizia, ene guzia,<br \/>\nJesus Jauna.<\/p>\n<h2>Hilentzat<\/h2>\n<p>Orroit zaite, Jauna, gure etxeko hilez<br \/>\neta mundu huntarik zurekin adiskide<br \/>\njoan diren guziez :<br \/>\nharzkitzu bihotz onez zure zeruan.<br \/>\nSinesten dut zure aintzaren zorion betea<br \/>\nnik ere izanen dutala betikotz heiekin batean,<br \/>\ngure begietarik nigar guziak<br \/>\nxukatuko dituzunean.<br \/>\nOrduan zu, Jauna, ziren bezala ikusiko zaitugu,<br \/>\neta zure iduriko izanen gira,<br \/>\nzure goresle, betiko.<br \/>\n<em>(Aldareko Liburutik)<\/em><\/p>\n<p>Jan aitzin<\/p>\n<p>Benedikatua zu, Jauna :<br \/>\nbizidun guzieri jatekoa emaiten diozute ;<br \/>\nzabal zazu gure bihotza zure goresteko,<br \/>\nzabal gure eskua zuk emanetik<br \/>\nbeharduneri emaiteko. Amen.<\/p>\n<h2>Jan ondoan<\/h2>\n<p>Eskerrak zuri, Jauna,<br \/>\nelgarretara bildu gaituen apairu hunengatik ;<br \/>\neta jendea ez baita bakarrik ogiz bizi,<br \/>\nemaguzu zure alderako gose eta egarria. Amen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elizarentzat Jainko Jauna, Eliza osoa saindu egiten duzu herrialde guzien artean : ixur, otoi, mundu zabalean zure Izpirituaren dohainak, zure bihotz onak Ebanjelioaren hastapenean egin zuena orai ere eman eta zabal dezan fededunen bihotzen bidez. Fedea zabal dadin Jainko Jauna, zure Semea igorri duzu mundurat egiazko argi : ixur, otoi, hitzeman duzun Izpiritua, gizonen bihotzetan &hellip; <a href=\"https:\/\/fedeola.eus\/?p=1107\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Behar ordu berezietan<\/span>  <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32,5],"tags":[],"class_list":["post-1107","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-h-otoitzak","category-helduak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1107","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1107"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1107\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1129,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1107\/revisions\/1129"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1107"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1107"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/fedeola.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1107"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}