HASIERA 18 – Mamre eta Abrahamen bitartekotza

Lehen partea: Irakurketa

 Jauna Abrahami agertu zitzaion Mamreren  haritzetan. Abraham oihal-etxolaren sargian jarririk zen, egunaren beroenean. 2 Begiak altxaturik, hiru gizon ikusi zituen bere aitzinean xutik. Ikusi orduko, lasterka joan zitzaioten oihal-etxolaren sargiatik. Ahuspez jarri 3 eta erran zioten:

Jauna, begiko banauzu, ez urrunt, otoi. 4 Berehala ekarriko dauzuet ura, oinen garbitzeko. Hartzazue atseden, zuhaitzaren itzalpean. 5 Jateko zerbait ekarriko dauzuet indarberri zaitezten. Gero joanen zirezte. Zerbaitengatik iragan zirezte zihauren zerbitzari hunen ondotik.

Ongi da –ihardetsi zioten–; egizu erran bezala.

6 Abraham prisaka sartu zen oihal-etxolan, Sararenganat, eta erran zion:

Laster, egizu orea irinik hoberenaz hirurentzat eta presta opil batzu.

7 Abraham bera bizi-bizia joan zen behietarat eta, araxe guri eta gizen bat hautaturik, mutil bati eman zion; hunek berehala prestatu zuen. 8 Hartu zituen mamia, esnea eta prestatu haragia, eta bisitarieri ereman ziozkaten. Jaten ari zirela, xutik egon zen bera ondoan, zuhaizpean. 

9 Erran zioten:

Nun da Sara zure emaztea?

Oihal-etxolan –ihardetsi zuen Abrahamek.

10 Jaunak erran zion:

–Urte bat barne  itzuliko nitzaizu, eta orduko zure emazte Sarak semea ukanen du.

Sara entzuten zagon oihal-etxolaren sargian. 11 Abraham eta Sara biziki zaharrak ziren, eta Sarak iragana zuen  haur ukaiteko adina. 12 Bere baitan irri egin zuen  Sarak, pentsatuz: «Orai, naizen higatuak, sendi ote nezake atseginik? Eta nere senarra ere zahartua !» 13 Orduan, Jaunak Abrahami erran zion:

Zergatik irri egin du Sarak, zahartu ondoan, semerik ezin duela ukan pentsatuz? 14 Ba ote da ezin-eginik Jaunarentzat? Urte bat barne itzuliko nitzaizunean, Sarak semea ukanen du!

15 Sarak, beldurturik, ukatu zuen, erranez:

Ez dut irri egin.

Bai, irri egin duzu –ihardetsi zion harek.

————————————————————————————-

Maiteren azalpenak

16 Gizonak jeiki ziren handik, eta Sodomarat  abiatu. Abrahamek lagundu zituen, bidean ezartzeko. 17 Jaunak bere baitan egin zuen: «Eginen dutanaren berri eman gabe utzi behar ote dut Abraham? 18 Zeren Abraham izanen baita herri handi eta ahaltsu baten buru eta herri guzientzat benedizione-iturri. 19 Hautatu dut bere seme-alaba eta etxekoeri Jaunaren arabera bizitzen irakasteko, on eta zuzen dena eginez, nik, Jaunak, bete dezatan Abrahami hitzeman guzia». 20 Jaunak Abrahami erran zion:

«Izigarria da Sodoma eta Gomorraren kontrako salaketa. Larria da hiri horien bekatua. 21 Salaketa horren egiaztatzera joan behar dut, egia den ala ez jakinen dut».

22 Gizonak  Sodoma alderat joan ziren. Abraham, berriz, Jaunarekin gelditu zen. 23 Hurbildurik, Abrahamek erran zion:

Zinez, hobengabea suntsituko ote duzu hobendunarekin batean? 24 Beharbada, berrogeita hamar hobengabe badira hiri hortan. Horiek ere hilaraziko ote dituzu? Ez ote zinioke barkatuko hiri osoari berrogeita hamar hobengabe horiengatik? 25 Ez otoi holakorik egin, hobengabea hobendunarekin batean hilaraz, hobengabea hobenduna balitz bezala! Munduaren jujeak ez lezake zuzen joka.

26 Jaunak ihardetsi:

Berrogeita hamar hobengabe aurkitzen baditut, heiengatik hiri osoari barkatuko diot.

27 Abrahamek erran zuen:

Hauts eta errauts baizik ez naizelarik, ene Jaunari mintzatzera ausartzen naiz. 28 Beharbada berrogeita hamar hobengabetarik faltako dira bost. Hiri osoa suntsituko ote duzu bost horiengatik?

Jaunak ihardetsi:

Ez dut suntsituko berrogeita bost hobengabe aurkitzen baditut.

29 Eta Abrahamek berriz ere:

Beharbada berrogei baizik ez da aurkituko.

Jaunak ihardetsi:

Ez dut suntsituko berrogei horiengatik.

30 Abrahamek erran zuen orduan:

Ez zaite haserre jar, ene Jauna, oraino ere mintzatzen banitzaizu. Beharbada hogeita hamar baizik ez da aurkituko.

Jaunak ihardetsi:

Ez dut suntsituko hogeita hamar aurkitzen baditut.

31 Abrahamek, aitzina:

Badakit ausartegia naizela, bainan beharbada hogei baizik ez da aurkituko.

Jaunak ihardetsi:

Ez dut suntsituko hogei horiengatik.

32 Eta Abrahamek, oraino:

Ez zaite haserre jar, ene Jauna, beste behin mintzatzen banitzaizu. Beharbada hamar baizik ez da aurkituko.

Jaunak ihardetsi:

Ez dut suntsituko hamar horiengatik.

33 Abrahamekin mintzaturik, joan zen Jauna. Eta Abraham bere lekurat itzuli zen